Karkabiak antolatutako,
udaleku ibiltarietan izena emateko epea maiatzaren 31ra arte zabalik dago.
Aurtengo
eta uztailaren 8an abiatuko dira gazteak. Bukaera eguna berriz uztailaren 18an izango da.
Kultur esparru desberdinetan antolatzen dituzten beste ekimenez gain, 13 eta 17 urte arteko nerabeen aisialdiaren esparrua lantzea helburu duen udalekuetan, aurten laugarrenez antolatu du udaleku ibiltaria.
Apuntatzeko zerrendak zabalik daude Kultur Etxean, Ikastolan eta Iturriotzen. Udalekuak DBH2 eta 1.Batxilergoko gazteei zuzenduta dago. Udalekuak parte hartu nahi duenak 150 euro ordaindu beharko ditu. Udalekuaren kostua 125 eurokoa izango da familia bereko bi gazte doazenentazat , familia ugariko gazteentzat edo gurasoak langabezian dituztenentzat.
Lehenengo batzarra
Motorrak berotzen hasteko udalekuetan parte hartuko dutenak batzeko lehenengo batzarra, maiatzaren 17an 19:30ean jarri dute antolatzaileek.
Zalantzaren bat duenarentzako telefono zenbakiak eta email bat jarri dituzte eskuragarri: 617 813 789 eta karkabia@gmail.com.
Udalekuetan ibiltaria, 10 egunez herriz herri, tokian tokiko errealitateak ezagutuz nahiz hezkidetzan eta naturarekiko errespetuan oinarrituz, sormenari eta ondo pasatzeari bide emateko proiektu lez deskribatzen dute antolatzaileek.
Aurreko edizioetan Bizkaiko eta Gipuzkoako Kostaldean barrena eta Ipar Euskal Herrian barrena ibili ziren udalekuetako kideak. Aurten berriz, Sakanako eskualdean barrena ibiltzeko asmoa daukate, Beriainetik igaro eta Andia mendilerrora zeharkatu dute Iruñara heldu arte.