Ainhoa Agirreazaldegi eta Uxue Alberdi bertsolariek esperientzia pertsonaletatik eta egin diren ikerketetatik abiatua, bertsolaritzaren hainbat aspektu ikuspuntu feministatik aztertu zituzten zapatuan, Etxelilan.
Bertsolaritzan «gero eta emakume gehiago» dauden arren, oraindino «egiteko asko» dagoela nabarmendu zuten, eta eremu askotan egin behar dela beharra: bertsolariekin, epaileekin, gai-jartzaileekin, bertsozaleekin…
Ikastaroak datorren zapatuan, maiatzaren 25ean, jarraituko du, eta nahi duena jarraipenera joan daitekeela adierazi dute antolatzaileek. 9:30etik 14:00etara izango da.