Abarka antzerki taldeak antolatuta,
Antzerki tresnak lantzen ikastaroa eskainiko du
Eneritz Artetxe Gernika-Lumoko aktoreak
Uhagon kulturgunean.
Ikastaroa
hilaren 24an eta 25ean izango da, bost ordu egun bakoitzean, danera hamar. Barikuan, hilaren 24an 17:00etatik 20:00etarako ordutegia edukiko du; zapatuan, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Antzerki ikastaroan izena emoteko azken eguna bihar izango da.
Horretarako
94 6166303 telefonora deitu behar da. Izena emoteak 20 euro balio du.