Herri autobusaren proiektua azalduko dute
Mutrikuko udal ordezkariek, herri barruko autobusaren proiektua azaltzeko bilera deitu dute gaur 19:00etan Zabiel Etxean. Herritarren iritzia eta proposamenak jasotzeko bilera izango dela jakinarazi dute. Proiektuaren azalpenean, zerbitzuaren ezaugarriak, ibilbidea, helburuak eta proiektuaren inguruko nondik norako zehatzak azalduko ditu Mutrikuko Udalak. Azalpenaren ostean, herritarrek proiektuaren inguruan dituzten zalantza edo iritziak agertzeko tartea izango dute.