Euriagaz eta hotzagaz hasi zuten
Etxebarrian VIII. Mendi Ibilaldia, baina aurrera egin ahala,
atertu eta giro polita egin zuen.
Ibilbide luzean 30 lagunek hartu zuen parte;
laburrean, 24k.
Bidean
Ziardamendi ikusi ahal izan zuten, iazko ekainean lau gudariren hezurrak topatu zituzten lekua. Gero,
Morkaiko tontorrera igo ziren. Han, harrizko gurutzea ikusi zuten, gerran hildako Borboi familiako komandantearen omenez eraikitakoa.
Intxusai errekatik pasatu ziren gero.
«Gustora» amaitu zuten herritarrek ibilbidea, txorizoa janez.