II. antzerki topaketak eginda, balorazioa egingo dute orain antolatzaileek
http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=1-q0WyNHQOc Beste behin be Ondarroako Plantetan antzerki topaketak Ondarroa kulturaz eta antzerkiz jantzi dute. Aurten bigarren aldiz antolatu da ekimena eta ikastaro bat eta bi antzerki bildu ditu egitarauak. Ekimena amaituta, orain, balorazioa egingo dutela aurreratu dute antolatzaileek.
Herenegun egin zen bigarren antzerkia. Azken hori, umeei zuzenduta egon zen.
Ikastaroa be egin da tartean, hamabi ordukoa. «Parte hartu dutenak gustora geratu dira. Ikastaroa osoa izan zela esan zuten».
Datozen egunetan topaketen balorazioa egingo dutela esan dute antolatzaileek.