Atzo jokatu ziren finalak
Mendieta auzoko pilotalekuan.
Benjaminetan Leako bikote bi heldu ziren finalera. Undabarrenak eta Artetak Jaio eta Enbeitaren kontra jokatu zuten, eta Jaiok eta Enbeitak irabazi zuten 18 eta 6.
Alebinetan Leako Zubillagak eta Anituak irabazi zuten 18 eta 12 Lezamako bikotearen kontra.
Txikien mailan be Leako bikote bi heldu ziren finalera. Albizuk eta Garrok irabazi zuten Arauzo eta Zabalaren kontra 18 eta 17.
Nagusien mailan Mendinueta eta Perez arabarrek irabazi zuten Beitia eta Arratibel gipuzkoarren kontra.