Asier Badiola ondarrutarra Valentziako kartzelara heldu da
Valdemoroko, Aranjuezeko eta Villenako kartzeletatik pasatu ostean heldu da Badiola Valentziara. Senideek adierazi dutenez “ondo dago, nekatuta baina gogor”. Hasieran gizarte langilearenaga eroango dutela esan dute, eta gero Asier Mardones kideagaz sartuko dute moduloan.