Zientziaren aurrerapenagaz arduratuta –batezbe, Unibertsoaren Teoria Bateratuagaz–, artearen alorrari heldu zion Ines Medinak; gerora, bere burua eta ingurua ezagutzeko balio izan diona. Orduko hartatik, hainbat horma eta erakustoki hartu dituzte artistaren lanek. Oraingoan, ez New Yorken, ez Madrilen, ez Bilbon; Ziortza-Bolibarko Simon Bolibar Mouseoan jarri ditu ikusgai Medinak bere artelanak.
Bateratzea izenburupean bildu ditu hamaika lan; horretarako, Buruaren transmutazioa. Osotasuna ikustarazteko gaitasuna. Identitate femeninoa. deitutako ikerketa plastika-teorikoa izan du oinarritzat. Hala deitu du Medinak aipatu ikerketa, giza-baloreetan oinarritutako bere mimetismoa eraldatzen joateko asmoagaz.
Hain zuzen, ikerketa horretako kontzeptuen artean egindako aukeraketa islatzen du aipatu erakusketak. Horren harira, Medinak uste du «nahiz eta eskubideen berdintasun legala lortua egon, balore femeninoak historikoki eta sozialki onartu ez izana ulertzeko asmoz sortutako» kontzeptuak direla horiek.
Besteak beste, Simon Bolivarko erakusketan dauden lanek beldurraren harresiari aurre egiteko premia, gizakiaren maila fisikoa, emozionala eta mentala gaitasun gorenean izateko hartu beharreko erabaki koherentea, ispiluen elkarrekintzen funtzionamendua… isladatzen dituzte.
Uztailaren 7ra arte
Medinaren margoek emaitza teknikoa dutela uste du artistak berak, eta, era berean, errealitate definitua, gardena,
bizia eta hedakorra isladatzen dutela. Hori hala izatea ahalbidetzen dute inkontsientearen sakontasunak eta behatzailearen posizionamenduak kontrakoa ikustarazteko duen gaitasunak. Hala dio, behintzat, artelanen egileak.
Medinaren lanak ezagutzeko aukera, beraz, uztailaren 7ra arte izango du herritarrak, Simon Bolivar Museoan.