Aittitta Txiki Kultur Taldeak gisatu txapelketa antolatu du urteroko moduan.
Iparraldeko Haizeak ekimenaren barruan egingo da txapelketa,
ekainaren 2an, domekan.
Egunean bertan, 10:00ak aldera hasiko da gisatu txapelketa. Ordu horretarako joan beharko dira parte hartzaileak Eskolapera bertan materiala jaso dezaten.
Gisatua egin artean, kale animazioa egongo da. Eguerdian, gisatuen aurkezpenaren ostean, alkarregaz bazkalduko dute danek Eskolapean.
Arratsaldean egingo da gisatu onenak saritzeko txapelketaren sari banaketa.
Aurten be modu bitara aurkeztu daiteke gisatu txapelketara: Eskolapean bertan egin daiteke, edota tabernaren bategaz elkarlanean.
Gisatu txapelketan izena emoteko
azken eguna datorren martitzena, maiatzaren 28a, izango da.
Kultur etxera jo behar da izena emoteko, edo nahiago bada, nahikoa da
aittittatxiki@hotmail.com helbidera email bat bidaltzea.
Izena emoterakoan orri bat bete beharko da, eta han ipini beharko da zenbat izango diren parte hartzaileak, antolatzaileek mahaiak eskatu ahal izateko.
Antolatzaileek jakin eragin dutenez, mahaien alokairua ordaintzen lagundu beharko da. Mahai bakoitza lau euro eta aulki bakoitza euro bi izango da. «Antolatzaileek ordainduko dute kostuaren erdia, eta beste erdia, parte hartzaileek», jakin erain dute.
Antolatzaileek adierazi dutenez,
herritar danak animatu nahi dituzte gisatu txapelketan parte hartzera. «Giro edarra sortzen da, eta herritar danak animatu nahi ditugu etortzera», diote.