Euskadiko Antzokien Sarean (
SAREA) sartu da Ikusgarri. Lekeitioko Udalak adierazi duenez, aretoaren erabilera egonkortu nahi zuten, eta horretarako, antzerki, dantza eta musika ekitaldien bidez programazio erregular eta kalitatezko a bermatu behar zen urte osoan.
Horren aurrean, SAREAn sartzeko eskaera egin zuen udalak. Eskariaren aurrean, Bizkaiko Foru Aldundiak aretoa ikuskatu zuen, eta ostean, SAREAn sartzeko oniritzia emon.
SAREAn sartuta, diru laguntzak eskuratu ahal izango ditu Ikusgarri aretoak. Diru laguntza horiek eskuratu ahal izateak asko laguntzen duela adierazi du Udalak, «maila oneko kultur programazioa lor daitekeelako», diru laguntzarik barik, «gaitza» izango litzatekeena.
«Halan eta be, diru laguntzak ez direnez %100ekoak, 2013a probarako hartuko da», gaineratu du udalak.
SAREA Eusko Jaurlaritzaren koordinaziopean sortu zen orain urte batzuk, Foru Aldundiaren eta udal batzuen laguntzagaz.
SAREAren helburua, ikuskizun eszenikoak zabaldu eta jendaurrera hurreratzeko ahaleginak bateratzeko.
SAREAn mantentzeko urtean zortzi ikuskizun programatu behar dira gitxienez, eta horietatik bi, musika ekitaldiak izan behar dira.