Marrazketa tailerren erakusketa izango da Ondarroan
Ikasturtean zehar ikasleek komiki eta marrazketa tailerretan egindako marrazkiak jarriko dituzte erakusgai udal erakusketa aretoan. Erakusketa maiatzaren 24tik ekainaren 2ra iraungo du.
Erakusketaz aparte, Komikia, zer da? solasaldi marraztua antolatu dute maiatzaren 26an 19:00etan. Dani Fano, Xabiroi aldizkariko kidea izango da solasaldi marraztua gidatzearen arduraduna. Azken ekintza hau be, udal erakusketa aretoan izango da.