Europar Geoparkearen astearen baitan, zapatuan ate irekien jardunaldia egingo da Mutrikuko Nautilus Ikasgune Geologikoan. Jardunaldi hauen bitartez, herritarren artean Mutrikuko historia geologikoa ezagutzera ematea dute helburu.
Sarrera doakoa izango dela jakinrazi dute. Egun osoz egongo da zabalik eta bisita gidatuak eta ikus-entzunezkoa ikusi ahal izango dituzte.
Horrez gainera, egun berean, 12:00etan Mutrikuko flysch beltza. 110 milioi urteko historia liburua aurkeztuko du Angel Torres Aranzadi Zientzia Elkarteko kide eta liburuaren idazleak. Idazlearekin batera Jesus Mari Narvaez Nautiluseko fosil bildumaren jabea eta fosil hauek labarretatik hartu dituen Espe Azkarraga be izango dira. Herritarrak gonbidatuta daude ate irekietan, nahiz liburuaren aurkezpenean parte hartzera.
Zapatuan eman zitzazion aurtengo Eurpar Geoparkeen Asteari hasiera. Mutrikun izan zen irekierako ekitaldia eta bertan, Mutrikuko Alkate Joseba Palenzuelak parte hartu zuen, Debako alkate, Geoparkeko gerente eta zuzendari zientifikoarekin batera. Horrez gainera, Mutrikuko Anaiarte abesbatza eta Gure Ametsa dantza taldeak be parte hartu zuten. Nortzuk izan ginen eta nortzuk gara izeneko ekimena izan da aurtengo berrikuntza.
Hirugarren urtea da aste haonen ospakizuna egiten dena Mutrikuko geoparkean. Aste honen helburua, bertako ondare natural, geologiko eta kultural biotsua herritarrei eta bereziki Deba, Mutriku eta Zumaiako biztanleei gerturatzea da. Ekainaren 9a bitartean ekintza ezberdinak izango dira.