Ondarroako jaietako kartel lehiaketa martxan da
Aurtengo Andra Marietako jaietako kartelen lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du Ondarroako Udalak. Aipatutako lehiaketan, edonork parte har dezake lehiaketan eta gaia librea izango da. Lanak aurkezteko azken eguna, ekainaren 20a izango da 14:00ak baino lehen.
Epaimahaiak aukeratzen duen kartelaren egileak, 500 euroko saria eskuratuko du. Lehiaketan sari bakarra banatu da.
Kartelik onena aukeratzeko epaimahaia Ondarroako Udalak osatuko du. Epaimahai honek, erabaki lezake saririk ez ematea iruditzen zaielako jasotako lanek ez dutela behar den besteko kalitaterik.
Kartelaren ezaugarriei dagokionez, edozein teknika erabili ahal izango da kartela egiteko baina lana A-3 neurrian aurkeztu beharko da.
Bi euskarri mota ezberdinetan aurkeztu daitezke lanak: papereko euskarrian edo euskarri gogorrean. Kartelak derrigorrez, 2013 Ondarroako jaiak (letra larriz) eta letra txikiagoan AndraMaixak.
Kartelak egilearen izenik gabe aurkeztu beharko dira eta itxitako gutunazal baten entregatu beharko dira. Aurkeztuko den kartazalean, lema eta goitizena bakarrik jarri beharko dira. Gutunazal horren barruan beste kartazal batean, egilearen datu pertsonalak idatzi beharko dira.
Kartel irabazlearen jabetza Ondarroako Udalak eskuratuko du. Modu horretan, eskubidea izango du kartela argitaratu eta zabaltzeko. Saritu gabe gelditzen diren lanak berriz, egileen eskura jarriko ditu Ondarroako Udalak. Horretarako, lanak berreskuratu nahi dituenak udalean jaso ahal izango ditu abuztuaren 2a bitartean 14:00ak baino lehen.
Lehiaketan parte hartzen duenak arau guztiak onartu beharko dituela jakinarazi du Ondarroako Udalak. Informazio gehiago behar duenak udaleko web orrialdean dauka lehiaketan parte hartzeko bete beharreko baldintza guztien zerrenda zehatza.