Ingurumen batzordearen ekimenez martxan ipinitako
Markina-Xemein Garbia kanpainak erantzun
“oso ona” eduki duela adierazi dute batzordeko kideek. Balorazioa egiterakoan, datu batzuk emon dituzte batzordekoek. Adibidez, plastikozko ontziak gehien erabili dituen herritarrak 11 bider erabili ditu. Eta
guztira, 232 biderrez erabili dira ontziak. “Horrek
1,5 metro plastiko eliminatu ditu, gehi beste horrenbeste paper eta plastikozko poltsa”, azaldu dute.
Horregatik, Markina-Xemein Garbia kanpainaren
balorazioa “erabat positiboa” dela esan dute Ingurumen batzordeko kideek. “Horrelako ekimenen ondorioz hondakin gitxiago ekoiztu beharko da, eta ingurunea hobeto zaintzen laguntzen dugu”, diote.