Erdotza etorbidean dagoen
Turu pareko espaloia egiteko obrak asteon hasi dira. Beharrak egin artean,
alde banatan semaforoak daude jarrita. Markina-Xemeingo Udalak adierazi duenez, herriko sarreran espaloiaren “premia” dagoelako egingo da. Beharrak egiteko finantziazioa Agenda 21eko diru laguntzetatik jasotzeko ustea zeukan udalak, baina laguntza ukatu egin dute. Horregatik, Udalak ordainduko ditu espaloiaren beharrak.