Potxuak Martxan taldeko lau kideek ez dute
emakume baten hilketa salatzeko egindako elkarretaratzeagatik isunik ordaindu beharrik edukiko.

2012ko maiatzaren 11n, 20:00etan, elkarretaratzea egin zuen Potxuak Martxan emakume taldeak emakume baten hilketa salatzeko. Elkarretaratzea egiteko, taldeak ez zuen baimenik eskatu udaletxean, “protokoloa onartuta, eskatu beharrik ez zegoela uste zutelako”. Dana dala, Ertzaintza elkarretaratzera agertu eta elkarretaratzean zeuden lau lagun identifikatu zituen. Identifikatu eta isuna ipini.
Horren aurrean, Potxuak Martxan taldeak Arartekora jo zuen. Bada, orain, urte bat beranduago, Arartekoak taldeari jakin eragin dio Herrizaingo Sailagaz berba egin eta gero, isunak bertan behera geratu direla.
Albistearen harira, Potxuak Martxan taldeko ordezkariek adierazpenak egin dituzte. “Zorionak denoi, borrokaren bitartez beste garaipen bat lortu dugulako”. Bide horretatik, aurrerantzean be “eraso sexistak” salatzen jarraituko dutela esan dute.