Mutrikuko zaharren egoitza, greban eta gutxiengo zerbitzuekin
Mutrikuko zaharren egoitzan maiatzaren 13an ekin zioten greba mugagabeari. Gizpuzkoan 33 egoitzatan hitzarmenak lortu dituzte baina oraindik 13 egoitzak greban jarraitzen dute, tartean Mutrikukoak. Hori dela eta, egunero, Mutrikuko zaharren egoitzaren aurrean ordu beteko elkarteratzea egiten dute 18:00etan. Langileek orain arte babes handia lortu badute be, herritarrei beraiekin bat egiteko deia luzatu die.