26 urteko emakumea hil du 49 urteko senarrak Laudion (Araba). Gertaera hori salatzeko elkarretaratzeak egingo dira eskualdeko herrietan bihar.
Ondarroa: Alamedan 19:00etan.
Markina-Xemein: Udaletxe aurrean, 20:00etan,
Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez! lemapean.
Herritar danei
salaketa ekintza horretan parte-hartzeko deia egin diete deitzaileek. Gaur oraindino be jendartean
“emakumezko izateagatik zapalduta egoten” jarraitzen dela adierazi dute. “Arlo danetan, azalekoa edo ez, oraindino be menpekotasun egoera batean bizi gara; emakumeen kontrako indarkeria
jendartean errotuta dagoen indarkeria da, eta indarkeria fisikoa da zapalkuntza horretan larriena”, adierazi dute. Horregatik, Laudion geratutakoa
“ez dela kasu isolatua” nabarmendu dute.