Astelehenean hasita, Mendibarren frontoiko lanak hasiko ditu Berriatuko Udalak; hain zuzen, frontoiko hiru hormetan egingo ditu konponketa lanak.

Hala, lanok ekainaren bukaerarako amaituta egotea aurreikusten du.
Besteak beste, frontoiko atzeko horma konponduko dute, harria jarrita; izan be, Berriatuko alkate Imanol Mugartegik azaldutakoaren arabera, «zuloak estali beharra dago beti, eta dagoeneko, horma nahiko irregularra dago». Hori dela eta, «betirako irtenbidea» emon gura dio udalak.
Aurreko horman, bestalde, pintura kendu eta harria bistaratzeko lanak egingo dituzte, aurreko eta atzeko aldea harri kolorean utzita.
Ezker horman be, konponketa lanak egingo dituzte puntu batzuetan, zulo batzuk baitaude. Hori egindakoan, margoztu egingo dute horma.
Ezin izango da kantxa erabili
Zesta Eskolakoekin batera erabaki zuen udalak lanak ekainerako uztea; izan be, ordurako txapelketa guztiak bukatuta izan behar zituzten. Beraz, partiduren bat suertatuko balitz, beste leku batera joan beharko lirateke jokatzera. Izan be, lan horiek irauten duten bitartean, frontoiko kantxa ez da erabilgarri izango; horren ordez, herritarrek kanpoko frontoia izango dute.
Mugartegik jakinarazi duenez, «20.000 euro inguruko kostua» izango dituzte lanok, eta horiek ordaindu ahal izateko, gainera, ez du dirulaguntzarik jasoko Berriatuko Udalak; izan be, aurten, Bizkaiko Foru Aldundiak ez du dirulaguntzarik atera, horretarako