521 korrikalari eta hautagai bakar batzuk egongo dira domekan, XII. Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Emakumeetan irabazteko aukera asko dauzka Oihana Kortazarrek. Azkan erorketatik errekuperatuta dago korrikalaria, eta
«oso motibatuta» doa maratoira. Dena dela, badaki lehia gogorra izango dela. Emilie Fosberg, Nuria Picas eta Uxue Fraile ditu Kortazarrek kontuan hartzeko lehiakideak.
Probak berez izan ohi duen oihartzunari eguraldi txarrak eragin ditzakeen aldaketek sortu duten interesa gehitu behar zaio. Azken egunetan Aizkorrin egin duen elurrak ibilbidea baldintza zezakeela pentsarazten zuen, baina antolatzaileek jakitera eman dutenez, domekarako «eguraldi txukuna» espero da, eta ez dago ibilbidean aldaketarik egiteko asmorik. Hartara, elurretan egin beharko dute gora eta behera parte-hartzaileek, eta haiekin batera maratoia ikustera joango diren ikusleek.
Zegamako plazan hasiko dute ibilbidea korrikalariek, 09:00etan. Danetara 3.200 parte-hartzailek eman zuten izena mendi lasterketarako, baina antolatzaileek 500 bat kirolaritan daukate jarrita