
http://www.youtube.com/watch?v=OQIonysPyDY 20:00etan zegoen jarrita hitzordua eta zertxobait beranduago hasi da ekimena. Aurretik entsegua egin dute herritarrek. Behin ekimenari hasiera emateko ordua heldu denean, antolatzaileek Mundumob ekimenaren helburuak aireratu dituzte Xiri parkean bildutakoen aurrean. Ondoren, munduko bola esku batetik bestera pasatu dute herritarrek, ur jausia dagoen lekura eraman arte. Eskutik eskura pasatzeko ekintza hori hiru aldiz ere egin dute herritarrek.

http://www.youtube.com/watch?v=vV1g_jHzLZU Iaz Esne Beltzak egindako abestia izan zen nobedadea, besteak beste. Ba aurten ondarrutarrek beste jauzi bat eman eta bideoklipa egingo dute. Gaur, zapatua, maiatzak 25, herritarrak Alde Zaharrean batu dira, azul jantzita. Bideoklipa oraindik ikusi ezin badaiteke be, making off-a ikusgai dago.