MunduMOB ekimenak jendetza batu du Mutrikuko Xiri parkean
http://www.youtube.com/watch?v=OQIonysPyDY 20:00etan zegoen jarrita hitzordua eta zertxobait beranduago hasi da ekimena. Aurretik entsegua egin dute herritarrek. Behin ekimenari hasiera emateko ordua heldu denean, antolatzaileek Mundumob ekimenaren helburuak aireratu dituzte Xiri parkean bildutakoen aurrean. Ondoren, munduko bola esku batetik bestera pasatu dute herritarrek, ur jausia dagoen lekura eraman arte. Eskutik eskura pasatzeko ekintza hori hiru aldiz ere egin dute herritarrek.
Eta bi alditan, munduko bola behera erori da. Gertatutakoari umorez aurre eginez, herritarrek ekimena arrakastaz egin dute.
Dantza koreografiatua izan da azken egin dutena. Eta hori ere bi aldiz egin dute. Mutrikuarrak ez eze, inguruko herrietako biztanleek ere ekimenarekin bat egin dute, ondarrutarrek eta berriatuarrek, besteak beste.
MUNDUMOB EKIMENAKO ARGAZKI GALERIA [nggallery id=46]