Daboz izan da Lea-Artibai eskualdeari buelta emon eta
Markina-Xemeingo helmugan lehenengo heldu den txirrindularia.
103 kilometro eduki ditu etapak.
Bigarren
Egoitz Fernandez Seguros Bilbaoko txirrindularia heldu da metara; hirugarren,
Antonio Pedrero Lizarte taldekoa.
Taldeka, ostera,
Baqué-Campo taldea izan da onena.
Sabin Foruria Memoriala Lehendakari sarirako puntuagarria da, eta gaurko lasterketaren ostean,
Miguel Angel Benito Caja Ruraleko txirrindularia da momentu honetan liderra.
Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 23. urtez antolatu du Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa.
23 urtez azpiko txirrindulariek hartzen dute parte Lea-Artibai eskualdeari buelta emoten dion lasterketan.