19:00etan hasiko da udal osoko bilkura. Hurrengoak izango dira gaiak: Sanmikolla-Burumendi sektoreari dagokion Hirigintzako Arau Ordezkoen aldaketa puntuala, Sasiola inguruan GI-3230 errepidearen eta N-634 errepidearen arteko hautabideen azterlana egiteko eta finantzatzeko lankidetza hitzarmenaren onarpena udalaren eta aldundiaren artean; Mutrikuko Stop Desahucios taldeak aurkezturiko adierazpena, Mutrikuko Zero Zabor taldeak aurkezturiko adierazpena, Bildu koalizioak aurkezturiko adierazpena Onkologikoaren egoerari buruz, eta amaitzeko, EAJ alderdiak 5. edukiontziari buruz aurkezturikoa.