
Zapatuan bete-beteta egon ziren Mojategiko harmailak
Argazkia: Aurrera KE
Arrasaten eskuratu dute mailari eusteko beharrezkoa zen garaipena. Aldeko emaitzak eta Urolaren porrotak emon dio Zaldupeko lehen taldeari salbazioa. Mondragonek bere esku zeukan salbazioa lortzea, eta Aurrerak garaipena ez eze, Urolaren hutsa behar zuen. Mondragonek taldeari laguntzeko egindako deialdiari erantzun diote zaleek, eta Mojategiko harmailak bete-bete egin ziren.
Emaitza kaxkarrarekin joan ziren talde biak aldageletara. Golik barik amaitu zen da lehen zatia, eta bigarrena tentsioagaz hasi zen, tentsioagaz harmailetan, tentsioagaz zelaian.
Aurrerak egindako jokoak
65. minutuan jaso zuen ordaina. Partiduko lehen gola ailegatu zen orduantxe. Jon Burgoak sartu zuen baloi geldiko jokaldi batean. Lehenengo goletik hamar minutura
Eneko Ibarluzeak kontraeraso bat borobildu eta bigarrena egin zuen. 81. minutuan aukera barik laga zuen Aurrerak etxeko taldea. Markagailua itxi zuen hirugarren eta
azkan gola egin zuen Aurrerarentzat Julen Uribesalgok.
18. jardunalditik arriskuan
Liga gogorra izan da Zaldupeko talde nagusiarentzat. 18. jardunalditik jaitsiera postuetan egon dira, azkanengo postuetatik ezin aterata, ezinean. Mondragonek ez du suerte bera eduki, eta azkan partidua galduta, maila galdu du bere 100.urteurreneko denboraldian. Arrasatearrekin batera, Urola eta Trintxerpe jaitsi dira preferente mailara.