EAJk kritika egin dio Bilduri 2013ko aurrekontuak onartu barik daudelako

«Urteko aurrekontuak urtarrilean onartuta egon behar lirateke», adierazi du EAJk. Horrela, Bilduri aurrekontuen proposamena eta iazko kontu egoera ahalik arinen aurkezteko eskatu diote. EAJk ohar bidez adierazi duenez, Bildu udalera heldu zenean aurrekontua bost hilabete beranduago aurkeztu zuten, 2012ko maiatzean. «Atzerapena justifikatzeko udalaren egoera ekonomikoa zen zen ez zekitela eta gobernuan barriak zirela esan zuten orduan», dio EAJk. Eta aurten barriro «egoera berean» daudela diote, «2013an be aurrekonturik barik». Gaineratu dutenez, Bilduk beste erakunde batzuetan aurrekontuen beharra eta onarpena «eskatzen eta exijitzen du», eta herrietan «ez dute berdina aplikatzen». Udal gobernuan dagoen Bilduk esan du danok dakigula ez direla garai errezak, eta aurrekontuak «ondo pentsatu» behar direla. «Ahalik eta gehien optimizatu nahi izan ditugu aurrekontuak, eta horregatik luzatu dira», esan dute. Murrizketak egin behar ziren atalak ondo aztertu behar izan dituztela eta helburua ahalik eta hobetoen kudeatzea dela gainertu dute. «Horregatik egon da atzerapena», diote. Azaldu dutenez, EAJ gobernuan egon denetan be sarri luzatu zaie aurrekontuen onarpena. Bilduk esan du datorren asterako prest edukiko duela proposamena, «oso landuta» daukatena. lekeitio