Andrabandan parte hartzeko formakuntza saioak emongo dira ekainean

Danborra jo nahi dutenentzako formakuntza saioak izango dira. Zapatuan, ekainaren 1ean, izango da lehenengo saioa, eta ekainaren 8an eta 15ean hurrengoak. 11:00etatik 13:00ra izango dira tailerrak hiru zapatutan. Etxelilan emon behar da izena, martitzenetatik barikura, 16:30etik 20:30era. Andrabandatik animatzen diren emakume guztientzako ateak zabalik dituztela adierazi dute. andrabanda