420 kirolarik parte hartuko du Koaxik antolatutako Ondarroako XIX. Triatloian

Bihar jokatuko da Ondarroako XIX. Triatloia eta Gerardo Saiz VIII. Memoriala. Proba Ondarroako Koaxi Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute. Triatloia 2013ko Euskal Herriko zirkuitorako baliagarria izango da. Irteera ordu bi egongo dira: 15:30ean emakumezkoak aterako dira; 15:45ean, gizonezkoak. Boxak Itsasaurre plazan izango dira. Antolatzaileek jakin eragin dutenez, beteta dago parte hartzaileen kopurua, eta danetara, 420 triatleta joango dira Ondarroara. Hasteko, 1.500 metro egin beharko dituzte igerian. Arrigorri hondartzan hasiko da proba, eta portuko sarreratik pasatu ostean, Calatrava zubiako eskaileretatik igoko dira Itsasaurre plazara. Han bizikleta hartuko dute, eta 42 kilometro egin beharko dituzte. Kostako bidetik Lekeitiorantz joango dira, eta handik Oleta pasatu eta Gizaburura. Buelta hartu, eta barriro Oletara joango dira; handik Plazakolara, Berriatuara, eta azkenik Ondarroara. Aringa-aringako proba hasi beharko dute orduan. 10 kilometroko ibilbidea izango da hori, eta herriari hiru buelta emongo dizkiote. Amaiera Itsasaurre plazan izango da. triatloikoargazkixak