eMePebo5t taldeak Ondarroako Kafe Antzokia dantzan ipini du
http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=2o4aECyCOME Taldeak ia hiru orduko emanaldia eskain zuen zapatuan Ondarroako Kafe Antzokian; giro apartagaz, publikoak emanaldia «primerakoa» izan zela esan eta behin eta barriro «beste bat!» eskatzen zuen.
Herritarrak, erromeria giroan murgilduta, gustura ibili ziren kantuan eta dantzan. Ikuslegoak gehiago eskatzen zuen, behin eta barriro. Eta taldekideek ez zuten hutsik egin. Abestiak bata bestearen atzetik eskainiz, jendea gero eta gehiago animatzen zen. Aretoa beteta zegoen. Ikusleen esanetan, emanaldia «primerakoa» izan zen.
eMePebo5t, Ondarroako Kafe Antzokian [nggallery ID=52]