Azoka
10:00etan hasiko da, eta
14:00ak arte egongo da zabalik.
Etxebarriko Udaleko antolatzaileek jakin eragin dutenez, azokan herriko
54 behi eta txahal egongo dira, eta
zaldi, asto eta poniak 71. «Iaz baino 30 buru gehiago dira horiek», azaldu dute antolatzaileek.
Bestetik,
ardien lau lote eta
ahuntzen lote bi be egongo dira.
Animaliez gain,
produktuak saltzen be egongo dira azokan. Gaztak saltzeko lau postu jarriko dituzte, eta gainera, nahi duten ekoizleek euren produktuak jarri ahal izango dituzte salgai.
Azokaz aparte,
taberna be jarriko dute gunean bertan zer edo zer hartu ahal izateko. Bertan Eusko Labelen hanburgesa pintxoak eta Gatikako txakolina egongo dira aukeran.