
Agertokia prest dago kontzertuak hartzeko
Kamiñazpiko jaiak ate joka datoz.
Bariku arratsaldean hasi eta domekako ordu txikietara arte, ez da etenik egongo parkearen inguruetan. Jai batzordeak auzokoei eta auzokoak ez direnei be,
jaiak aurrera atera ahal izateko laguntza eskatu die, guztien ekarpena «ezinbestekoa» dela iritzita.
Laguntza emoteko modu asko daude: txosnetako txandak betetzen lagun daiteke, materiala banatzen, joko zein lehiaketetan parte hartzen edota gero tabernan salduko diren tortillak eta kroketak prestatzen, bakoitzak ahal duen eran. Aldez aurretik, eskerrak emon nahi izan dizkiete guztiei batzordekieek.
Adin guztien topaleku
Ez da egongo aspertzerik jai eremuan: agertokian play back lehiaketa arrakastatsua eta kontzertuak; parkean paella jana eta bertsolariak; eta frontoian, zelan ez, pala txapelketa.
EGITARAUA
EKAINAK 7, barikua
18:30. Jai hasiera.
20:00. Ondarroako eta Bermeoko musika eskolako rock taldeen emonaldia.
22:30. Play back lehiaketa.
Ostean. Berbena Itzartugaz
02:00. DJ-en saioa.
EKAINAK 8, zapatua
10:00. Pala txapelketa.
10:30. Metal taldearen kalejira auzoan.
11:00. Umeen txirrindu ginkana.
13:00. Paella prestatzen hasi.
13:30. Bertsolarien saioa: Sustrai Colina eta Aitor Sarriegi.
15:00. Paella jana parkean, bertsolariekin.
16:00. Umeen jolasak.
17:00. Mus txapelketa Zubi Zahar herri ikastolan. Hiru irabaztera. Bikoteko 15 euro.
17:30. Auzo olinpiadak.
19:00. Meza santua.
21:30. Kontzertua: Urgatz, Jake Mate eta Norman taldeekin.
03:33. Pantaloi, kantzontzilo eta tanga lasterketa.
05:00. Ezustekoa.