Etxebarriko Talleres Mecanicos Arakistainek
ateak itxiko ditu, eta ondorioz,
22 langile kalean geratuko dira.
Langileek gaur goizean egindako agerraldian azaldu dutenez,
“borroka luzearen amaieran irtenbide bakarra” izan da. “Enpresaren aldetik ez da egon ez borondaterik ez gaitasunik irtenbide erraza zeukan gatazka hau konpontzeko”, azaldu dute langileek.
Orain,
FOGASAra joko dute. “Ahalik eta arinen amaitu nahi dugu horrekin, langileak ahal bait arinen langabeziara joateko eta egoera latz hau ahalik arinen amaitzeko”, diote.
Langileek gaineratu dutenez, “pena handia” sentitzen dute. “Urte oparoak izan zirenean eta irabazi handiak zeudenean Patxi Arakistain aberastu egin zen, eta orain, txarto doanean, dena sozializatu eta FOGASAra, hau da, estatuarengana goaz; azkenean, zorrak denok ordainduko ditugu”, azaldu dute.