492 tona antxoa sartu dira asteon, Ondarroan
Ekonomia Itsaso txarra tarteko, azkan zazpi egunean bi egunetan baino ezin izan dute arraina lehorreratu. Antxoa izan da espezie ugariena Ondarroako bentan: 314.000 kilo martitzenean eta 178.000 kilo eguaztenean. Hurrenez hurren, bataz besteko 2,08 eta 2,11 euroko prezioa egin du kiloak. 5.800 kilo betandi be ekarri dute; bataz besteko prezioa, 1,80 euro. Txitxarro baltz apur bat be saldu da, 24.300 kilo, bataz besteko 0.96 eurotan. Azkenik 3.200 kilo txitxarro zuri saldu dituzte; bataz besteko prezioa: 3.35 euro.