Burumendi Mendizale Elkarteak antolatu du IX. Arnora igoera
domekarako.
Igoera
oinez egingo dutenentzako
08:00etan jarri dute irteera ordua; lasterketa
korrika egingo dutenentzat, ostera,
10:00etan izango da irteera.
Ibilaldiak, denera,
22 kilometro dauzka. Antolatzaileek adierazi dutenez bidean janari eta edariak egongo dira parte hartzaileentzako.
Arnoko igoera korrika egin nahi dutenen izen emate zerrendak itxita daude dagoeneko. Danera,
141 lagunek eman dute izena.
Oinezkoen kasuan, beste aldetik,
186 mendizalek eman dute izena momentuz. Hala ere, horien kasuan
domekan bertan be emon ahal izango da izena. 13 euro ordaindu beharko dituzte horretarako.