Emakume presoen arte lanak egongo dira ikusgai, bihartik, Ondarroako Etxelilan
Euskal Herriko emakumeek kartzelan egindako arte lanen erakusketa antolatu du 7 emakume en movimiento elkarteak bihar hasi eta ekainaren 16ra bitartean. Etxelilan egongo da ikusgai, astelehenetik zapatura 17:00etatik 21:00etara bitartean eta 12:00etatik 14:00etara arte eta 17:00etatik 21:00etara arte domeketan. Ekainaren 12ra begira, barriz, emakume preso ohiekin hitzaldi mahai-inguru bat prestatu dute elkartekideek. 19:30ean egin dute hitzordua. Bigarren ekimen hori be Etxelilan egingo da.