11:00etan hasiko da domekan traineruen estropada. Bertoko taldeek be parte hartuko dute Lekeitioko estropadan: Lea-Artibaitik
Lekittarrak eta
Ondarroak, eta Busturialdetik Bermeoko
Urdaibaik eta Elantxobeko
Busturialdeak.
Lehenengo, nesken txanda jokatuko da, eta ostean, gizonezkoena. Gizonezkoenean lehenengo erlojupekoa egongo da, eta ostean, lerrokatutako txanda bi. Erlojupekoan minutu bateko tarteagaz aterako dira. Lerrokatutako estropada, ostera, txanda bitan jokatuko da.
Estropada
Isuntza Arraun Elkarteak antolatuko du eta Bizkaiko Arraun Federakuntzaren Epaileen gainbegiratua eta zuzendaritza teknikoa edukiko du.