Zapatuan jokatuko dute Markina-Xemeingo
Uni frontoian XVIII.
Bizkaiko Herriarteko Zesta-Punta Txapelketako finala,
17:00etan. Aurten, Lea-Artibai eskualdeko talde bi heldu dira finalera: Markina-Xemein eta Berriatua.
Herriarteko txapelketa hiru mailatan jokatzen den txapelketa da: kadeteetan, gazteetan eta nagusien mailan.
Kadeteen mailan Gandiaga II.ak eta Mandiolak jokatuko dute Markina-Xemeingo taldetik, eta Mazak eta Jonek Berriatuatik.
Gazteen mailan Antsotegi eta Ibarluzeak jokatuko dute Markina-Xemeingo taldean, eta Retolazak eta Txominek Berriatukoan.
Azkenik,
nagusien mailan Markina-Xemeindik Arbek eta Zabalak jokatuko dute, eta Berriatuatik Antxonek eta Garaldek.
Hiru partidu horiek jokatuko dira, eta partidu gehien irabazten dituen herria izango da aurtengo zesta-puntako Herriarteko Txapelketako irabazle.