Alde batetik, herriarteko txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira. Bestetik, Berria txapelketako finalaurrekoa be asteon jokatuko da. Azkenik, Markina-Xemeingo Eskupelota Txapelketako finalak be domekan jokatuko dituzte.
Herriarteko txapelketa
Lehengo astean Mallabiaren kontra 3-0 irabazi zuen Markina-Xemeingo taldeak, eta orain finalaurrekoa jokatuko du. Arrankudriagaren kontra jokatuko dute
bihar, 19:00etatik aurrera, herrian bertan. Hurrengoak dira:
Kadeteak:Txirloi-Urizar/Arrankudiaga
Gazteak:Zubikarai-Arrasate/Arrankudiaga
Nagusiak:Gorosabel-Kastillo/Arrankudiaga
Biharko partiduak jokatu ostean, bueltako partidua jokatu beharko dute pelotariek. Entrennatzaileek adierazi dutenez, “sekulako txapelketa” egiten ari dira jokalariak. “Hobeto ezin”, diote.
Berria txapelketa
Finalaurrekoetara heldu dira Markina-Xemeingo pelotariak Berria egunkariak antolatzen duen txapelketan be.
Domekan jokatuko dituzte partiduak,
Tolosan, 16:30etik aurrera. Hurrengoak dira partiduak:
Tolosa,domekan 4,30tan
Kadeteak:Txirloi-urizar/Tolosa
Gazteak:Zubikarai-Arrasate/Tolosa
Nagusiak:Gorosabel-Kastillo/Tolosa
Hor sailkatzen den taldea finalera sailkatuko da zuzenean.
Markina-Xemeingo Eskupelota Txapelketa
Domekero-domekero partiduak jokatzen aritu ostean, aste honetan jokatuko dira
finalak.
10:00etan hasiko dira, herriko
frontoian.
Partiduak, hurrengoak:
Aurrebenjaminak: Mikel Egurrola-Jokin Alvarez/Markel Calvo-Lier Aspiazu
Benjaminak: Anartz Ibarloza-Ibon Arriaga/Aitzol Etxebarria-Oier Txurruka
Alebinak: Mikel Mendibe-Nestor/Aspiazu-Axpe
Txikiak eta kadeteak: Jon Onagoitia-Aitor Lizarbe/Arrate-Sagasta
Gazteak: Zubikarai-Iker Mendibe/Balsera-Arkotxa
Nagusiak: Arrieta-Zubilla/Zugadi-Pujana