Notaz nota, Herrira!
Lekeitioko Herriraren ekimenez, herriko hogei musika taldek euskal preso eta iheslarien aldeko CDa grabatu dute; martxoan hasi zituzten grabaketak. 22 kantaz osatuta dago lana; bertso bategaz hasi eta Ume gaiztuak taldearen Ttipi-ttapa kantaren bertsio bategaz amaitzen da. Herrira mugimenduko kideek azaldu dutenez, aspaldiko proiektu baten harira bururatu zitzaien orain grabatutako CDaren ideia. Izan be, 1999an presoen aldeko CD bat kaleratu zuten Lekeition, Balien lobak izenekoa. «Hori apur bat gaur egunera ekarri nahi izan dugu», azaldu dute Herrirako kideek. «Orduan bururatu zitzaigun Lekeitioko musikariek elkarlanean zerbait egin zezaketela», diote.
Hortik hasi zen martxan proiektua, eta erantzuna «zoragarria» izan zen: «Danek baietz esan zuten, eta baiezkoak etorri ahala, talde gehiago be batu ziren proiektura». Azkenean hogei talde alkartu dira proiektuan, eta, horiez gain, talde guztiak alkartuta, Ume gaiztuak taldearen Ttipi-ttapa kantaren bertsioa be grabatu dute.
Musika taldeak
1. Inguma
2. Mailé
3. R-Abian
4. Beercans
5. Nessun Dorma
6. Didar
7. Gaindosis
8. Nabil
9. Mitosia
10. Zero
11. Cocoon
12. Hangover of System
13. Mc Onak
14. Ileon
15. Titadine
16. Edena
17. Beruna
18. Txapelpunk
19. (H)Ura
20. Etsaiak