10:30etik aurrera egingo da
kiroldegian urteroko judo txapelketa. Aurten, ondarrutarrez gain, hurrengo taldeek hartuko dute parte: Eibar, Soraluze, Arrasate, Arretxabaleta, Zumaia, Azpeitia, Legazpi eta Zumarraga.

Txapelketan 150 umek parte hartuko dutela esan dute Artibai judo taldeko kideek. “Teknika ezberdinak elkartrukatuko dituzte taldeek eta ondoren txapelketa txikia egingo dute”.
Txapelketa urtero egiten dela esan dute taldeko kideek. “Ikasturte bukaeran beti egiten da, aurten, ostera, Ondarroan egingo da”.