Bizkaiko Txapelketa irabazi zuen asteburuan Txomin Juaristi Markina-Xemeingo txirrindulariak.
Galdamesen lortu zuen
Antonio Ferraz saria irabaztea, eta ondorioz, Bizkaiko txapeldun geratu da. Bizkaian lasterketarik “garrantzitsuenetakoa” dela adierazi du Juaristik, eta “oso pozik” dagoela lortutakoagaz.
Gazteen mailan jokatzen du,
Baque-Ibinarriaga taldean.
Denboraldia ez zuela oso ondo hasi esan du Juaristik, baina aurrera egin ahala forma hartzen joan dela. “Karrantzako lasterketan mendiko saria irabazi nuen, nahiz eta gero jaitsiera ez egin oso ondo”, dio. Handik aurrera oso ondo ibili da gaztea.
Orain,
hurrengo helburua Bizkaiko itzulia “ondo egitea” dela dio. “Denboraldiko nire helburua itzuli hori ondo egitea da”, adierazi du.
Aurretik beste itzuli bitan be parte hartuko du: Bata, Cantabrian (Espainia) jokatuko dute; bestea, Gipuzkoako itzulia.
Aurrera begira, “ilusio handiz” dagoela esan du. “Eskerrak emon nahi dizkiot talde danari”, dio. “Lasterketa taldearengatik irabazten dela dudarik ez dago, beraz, eskerrak emon behar ditut”, azaldu du esker oneko.