
Geoparkeen Astearekin bat egingo du bihar, Beheko Plazan, Mutrikuko azoka txikiak, fosilak gai hartuta.
Umeentzako fosil itxurako opilak egiteko tailerra eta nagusientzako gazta eta mermeladazko opilen dastaketa tailerra egongo dira aukeran.
Opilen dastaketarako azokan zerbait erosi beharko dute herritarrek. Izan ere, opilak erosketa txartelen truke banatuko dira. Azokak, bere filosofiari jarraituz, bertoko eta sasoiko produktuak erosteko aukera eskainiko die herritarrei: Ibiri, Goienetxe, Aritza, Antia, Itxas-Gain, Basailun (Ekoalboraz) baserrietako produktuak, Ondare enpresakoen mermeladak eta Iratxe loretegiko loreak egongo dira eskuragai.