Mutilen lehenengo taldea zuzenduko du Arrasatek. Jokin Aperribay Realeko presidenteak prentsaurrekoan eman du berria. Aperribayren esanetan, Arrasate entrenatzailerik “egokiena” da, “kluba eta klubeko taldeak ondo ezagutzen dituelako”. Kirol alorrean jarraipena egoki emongo duen pertsona dela gaineratu du.
Berriatuarrak 34 urte ditu, eta Philippe Montanier Realeko entrenatzaile ohiaren lan taldean egon da iragan denboraldian. Gazteen taldeak zuzendu zituen aurretik.