Ohi legez, Zapato Azulagaz batera egingo da kamiseta azoka Ondarroan: ekainaren 29an zabalduko ditu ateak. Antolatzaileek jakitera emon dutenez, oraindik badago bertan egoteko aukera. Izan ere,
barikura arte –ekainak 14– luzatu dute ordainketa egiteko epea. Parte hartzaileek 10 euro ordaindu beharko dituzte. «Ordainketa egiterakoan ez ahaztu zuen markaren izena jarri behar duzuela, erreferentzia legez», gogoratu dute azokaren arduradunek. Hurrengo kontu zenbakian sartu behar da dirua: 3035-0021-11-0210018613 (Caja Laboral, Euskadiko Kutxa).
Beste alde batetik,
kamiseta azokan parte hartu nahi dutenek bi era dauzkate antolatzaileekin hartu-emanetan ipintzeko: 94-613 43 53 edo 685 769 783 telefono zenbakietara deituta edo hurrengo helbidera idatzita:
luterl@arrakis.es.