Danon artian eindako aterpia leloagaz dator Lekeitioko Gaztetxe Eguna. Zapaturako antolatu dute
gaztetxearen aldeko aldarrikapen jaia, eta egun osoko egitarau zabala prestatu dute Lekeitioko Gazte Asanbladakoek.
Goizean hasi, eta herriko plaza gaztetxe bihurtuko dute. Hainbat eragile egongo dira eta tailerrak, skateko ranpa, tinbaleroak, truke azoka… egongo dira. Egun osoko egitarauaren ostean, gabeko kontzertuekin amaituko da eguna.
Gazte, heldu eta umeentzako ekintzak antolatu dituzte zapaturako, gaztetxea «danen gune» izango delako.
Gaztetxe eguneko herri
bazkariko tiketak salgai daude. Lekeition Txalupan, Arritxun eta ikastolan eros daitezke; Mutrikun, Zubixan; Ondarroan, Kulixkan; Aulestin, Ubillan; Gernikan, Arranon; eta Durangon, Intxaurren.
Bazkariak 5 euro balioko du, eta umeen menuak 3 euro. Bazkarira eta kontzertura joateko tiketak 11 euro balio du. Kontzetuetara bakarrik joan nahi bada, aurretik 6 euro balioko du tiketak, eta bertan, 8 euro.
EGITARAUA
Goizean goiz: Dei eittekuak.
10:30ean: Txistulariak eta buru handiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa.
11:00etatik aurrera: Gaztetxea plazan. Bertan, hainbat ekintza:
-Truke tailerra/azoka
-Umeentzat multikirolak eta ludoteka begiraleekin.
-Zuzeneko irratsaioa Arrakalatik.
-Lekeitioko skateroekin ikastaroa.
-Lekeitioko bideo emanaldiak.
-Piraguismo ikastaroa.
-Hankapalo ikastaroa.
Eguerdian: Aittitta Makurra txaranga.
15:00etan: Bazkari herrikoia Ateako arbolapean.
16:30ean: Bazkalostean kantaldia eta umeentzako ipuin kontalaria
Ostean: Gaztetxearen aldeko argazki erraldoia.
18:00etan: Irrien lagunak eta poteo animatua elektrotxarangagaz (Motxaiak).
20:00ean: Denboraren korapiloak antzerkia Barandiaran aretoan.
21:30ean: Lekittoko Deabruen kalejira Eskolapetik ikastolaraino.
22:00etan: Kontzertuak ikastolako frontoian: MCD, Arkada Social, Itziarren Semeak eta Bad Dound System