Gurutze Gorriaren jaia egongo da bihar, Ondarroako Itsasaurre plazan
Urrearen Loteria tarteko, antolatu du Gurutze Gorriak jaia. Itsasaurre plazan egin dute antolatzaileek hitzordua, 16:30etik 20:00etara bitartean. Loteria saltzeagaz batera, puzgarrietan ibiltzeko eta hainbat tailerretan parte hartzeko aukera eskainiko diete gaztetxoei. Txorizo egosia be banatuko dute. Eguraldi txarra eginez gero, Zaldupe udal kiroldegian batzeko deia egin dute.