'Krisia eta gero zer?' berbaldia antolatu du Alkarregin elkarteak Etxebarrin
Parte hartzaileak “krisi garaiaren amaierari begira” jarriko direla adierazi dute. Antolatzaileek adierazi dutenez, “krisitik indartsu irteteko beharrezko eraldaketen inguruan” jardungo du Confebaskeko ordezkariak, eta eskualdeko enpresek, “hurrengo urteetarako aurreikusten duten eboluzioari buruz” hitz egingo dute. “Denen artean, eta entzuleen parte hartzeaz, mahai-inguruari jarritako izenburuaren galderari erantzuten saiatuko dira”, diote.
Hitzaldia dela eta, LAB sindikatuak elkarretaratzea deitu du eta irakurketa egingo du kultur aretoaren aurrean, 18:30ean. Krisaren aurrean langile eta herritarron hitza eta erabakia lelopean egingo dute elkarretaratzea. Sindikatuko ordezkariek azaldu dutenez, Krisia eta gero zer? galderari erantzuteko hitza daukaten bakarrak enpresari munduko ordezkariak dira. “Kontutan izanik, bizi dugun egoera ekonomikoa eta bereziki Etxebarrian, TMA eta Laserlan enpresetako langileen egoera adibidetzat hartuta, krisiari aurre egiteko langile eta herritarron hitza eta erabakia ezin direla alde batera utzi salatu nahi dugu”, diote. “Denon artean, danok hitza bermatuta daukagun guneak sortu behar ditugu, eta danon artean pentsatu eta erabaki zelan emon buelta egoera honi eta horretarako zein da hartu beharreko bidea”, adierazi dute sindikatuko kideek.