Barroko garaiko udaletxe, jauregi eta eraikinak ezagutzeko aukera egongo da
zapatuan, Uhagonek antolatutako
bisita gidatuei esker.
Arretxinagan hasiko da, irudiz lagundutako azalpenekin.
Euskarazko bisita 10.30etan hasiko da,
Alain Undabarrenak gidatuta; gaztelerazkoa, 11:30ean, Fernando Molinerogaz. Ordu bi inguru iraungo du bisitak.
XVII eta XVIII mendeetan eraiki ziren herriko jauregi eta eraikin esanguratsuenetakoak, eta zapatuan, eraikin horiek eta garai horretako herriko egoera azalduko da. Tartean, kuriositateak be kontatuko dira.
Eraikinak kanpotik ikusteaz gain, batzuetan barrualdea ikusteko aukera be egongo da. Desagertu diren eraikin bat batzuen barri be emongo da, irudien bidez.
Bisitaren helburu nagusia herriko ondarea ezagutaraztea da.
Uhagonen kulturgunean emon daiteke bisitetan parte hartzeko izena,
946166303 telefonoan edota
kulturgunea@uhagon.com-en. Euro bi ordaindu beharko dira.