Plazagainen egongo da ludoteka udan.
Ekimenez ekimen, hilabete oso batez egongo da ludoteka zabalik, ekainaren 24tik uztailaren 24ra artean, 10:00etatik 13:30era, Plazagainen. Ohi legez,
3 urtetik 10 urte bitarteko umeei zuzenduta egongo da udaldiko aisialdi eskaintza.
Izena emon nahi dutenek herri ikastolako telefono zenbakira
–94-683 14 16– deitu behar dute: asteon 08:00etatik 13:30era eta 14:30etik 16:30era, eta datorren asteko astelehenean eta martitzenean goiz hutsez, 08:00etatik 14:30era.
Ludoteka martxan hasi aurretik,
gurasoentzako batzar informatiboa egingo da Plazagainen. Ekainaren 21ean izango da hori, 18:00etan.